Tripontzia zozketarako boletoak salgai

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 17a, 00:00

Urteroko ohiturari eutsiz aurten ere Tripontzia zozketarako boletoak salduko ditu Hernaniko Gure Eskuk. Gaur Plaza Berrin izango dira 12:00etatik 13:30etara. Abenduaren 22an Kale Nagusian izango dira 18:00etatik 19:30etara eta Kale Nagusian ere abenduaren 31n erosi daitezke boletoak 12:00etatik 13:30etara. Gure Eskuk eztabaida herritarra sustatuko du ikasturte honetan, burujabetza prozesuari ekiteko txinparta izan nahi duen ‘Itsasargia’ proposamen politikoa oinarri hartuta. Bide horretan antolatuko diren ekintzak finantzatzeko, ezinbestekoa izango da Tripontzia sariaren salmenta eta bazkide komunitatearen bultzada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!