Solasaldia, etzi, 'En los márgenes' filmaren proiekzioa eta gero

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 17a, 00:00

Etzi, astelehenean, Biterin En los márgenes filmaren proiekzioaren bukaeran, 18:15etan, solasaldi bat egIngo da. Filmaren gaia aprobetxatuz, STOP Kaleratzeak Hernaniko elkarteko ekintzaileek bertan planteatzen denaz hitz egingo dute eta, bide batez, Hernaniko Etxebizitzaren egoeraren errepasoa egingo dute. «Gai honetan interesa dutenak ekitaldi horretan parte hartzera animatzen ditugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!