Gipuzkoako 88 udalerriak bisitatu dituzte urtean zehar

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 17a, 00:00

Xabier Lertxundi alkateak harrera egin zien Gudarien plazan.

Urtearen hasieran, Hernaniko JOCC txirrindularitza klubeko zikloturista-talde batek urtea amaitu baino lehen Gipuzkoako 88 udalerriak bisitatzea erabaki zuten. Horretarako, irteera bakoitzeko udalerri bakarra bisitatzeko baldintza jarri zuten. «Abenduaren 13an, geratzen zitzaigun azkena, Hernanikoa, bisitatu dugu». Xabier Lertxundi alkateak Plazan ongietorria eman zien Zaldibira joan eta itzuli ziren 19 bazkideei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!