Izenematea zabalik, Wukroren aldeko San Silbestrerako

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 17a, 00:00

Gaizka Izagirre, podiumean.

Urte Zahar Egunez egingo dute lasterketa Hernanin, 17:30etan. 'rockthesport.com'en eman behar da izena.

Ohitura den bezala, korrika bukatuko dute urtea, makina bat hernaniarrek. Izan ere, Wukroren aldeko San Silbestrea egingo dute Hernaniko kaleetan, abenduaren 31n, arratsaldeko 17:30etan Plazatik abiatuta. 4 kilometroko ibilbidea izango du probak, eta zabalik dago izenematea: rockthesport.com plata­forman egin behar da, eta 10 euro dira.

Lasterketa nagusiaren aurretik, haurren lasterketak ere izango dira, Plazan bertan: 8 urtetik beherakoena 16:50etan, eta 9-11 urtekoena 17:00etan.

Gaizka Izagirre bigarren, Oianguko Krosean

Aurreko asteburuan, bestalde, Oianguko Krosean hartu zuten parte CD Hernaniko 21 atletak, kategoria ezberdinetan, Ordizian. Eta horietatik, bi hernaniarrek lortu zuten podiumera igotzea: Gaizka Izagirre bigarren izan zen 20 urtez azpikoetan, eta Oier Arruti hirugarren 16 urtez azpikoetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!