Emilia Santanak eta Juanita Azpioleak, 100 urte

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 16a, 00:00

Sandiusterrin jaso zituen lore sorta eta omenaldia Emilia Santanak.

Juanita Azpiolea Otegik eta Emilia Santana Arrospidek 100 urte bete zituzten eta horrexegatik, Hernaniko Udalaren eskutik omenaldia jaso zuten asteazkenean. Etxekoez lagunduta, Xabier Lertxundi alkateak lore sorta oparitu zien.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!