Basqueland da urteko garagardogile onena

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 16a, 00:00

2021ean, 2020an, 2019an eta 2017an lortutako tituluei batzen zaie bosgarrena. Urteko garagardogile gisa ere aitortu berri dute sari gehiagotan.

Basqueland, Hernanin kokatuta dagoen garagardogile enpresa, garagardogile onena bezala saritua izan da Espainiako Garagardo Txapelketaren zortzigarren edizioan. Titulu hori berretsi egin du 2021ean lortutako garaipenaren ondoren, eta 2020, 2019 eta 2017an irabazitakoei gehitu zaie. Gainera, edizio honetan urrezko 8 domina, zilarrezko 4 eta brontzezko 1 lortu ditu Hernaniko fabrikan ekoitzitako garagardoengatik. 

Epaimahaiak hainbat kategoriatan hautatu du, kalitateagatik eta berezitasunagatik. Aurten, 60 garagardo fabrikaren 400 proposamen baino gehiago aurkeztu dira, baina epaimahaiak Basqueland nabarmendu du, kraft garagardoaren sektorean duen lidergoa berretsiz.

Halaber, garagardo Faktoria sarien lehenengo edizioan ere Urteko Garagardogilea titulua irabazi du, garagardoaren eta kalitatezko gastronomiaren arteko uztarketagatik. Izan ere, apustu bereizgarria da sektorean, punta-puntako posizioan kokatzen baitu, lehiaketaren antolatzaileek adierazi duten bezala.

Bi sari horiek amaiera bikaina eman diote arrakastaz beteriko 2022. urteari. Gainera, Bartzelona Beer Challengeko urteko garagardogilerik onena aukeratu dute bigarren aldiz jarraian, Espainiako garagardo-lehiaketarik entzutetsuena eta Europa osoko onenetakoa. Gainera, lehiaketaren historiako zazpi urteetan titulu hori jarraian irabazi duen lehena izan da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!