Santo Tomas gaurtik hasiko dira ospatzen herrian zehar

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 16a, 00:00

Gaur arratsaldean Zelabiden ospatuko da 19:00etatik aurrera eta bihar Plaza Berrin San Joan Konpartsak jarriko du postua.

Santo Tomas eguna gertu dugu eta gaurtik aurrera txistorra usain nagusituko da herriko txoko ezberdinetan. Zelabide auzoko bizilagunak izango dira goiztiarrenak, baina ez bakarrak. Gabriel Zelaia plazan gaur ospatuko dute festa arratsaldean eta txistorra postua 19:00etan irekiko dute. Ondoren Kaxkoan, Portu eta Lizeaga auzoetan, Aratz ikastolan eta Goiz Eguzkin ere ospatuko dute egun haundia.

Bihar ospatuko du Santo Tomas eguna San Joan Konpartsak, Plaza Berrin, 11:00etatik aurrera. Igandean erreleboa bi auzok hartuko dute. Lizeagan 12:30etatik aurrera jarriko du postua Gibelaldek eta 12:00etatik aurrera Portuko Ibarrolaburu plazan egongo da postua.

 

Santo Tomas egunean, Aratz eta Goiz Eguzkin

Santo Tomas festa, Santo Tomas egunean ere ospatuko da Hernanin. Hain zuzen, Aratz ikastolan eta Goiz Eguzkin izango dira txistorra jateak. Aratzen 10:00etatik aurrera jan daiteke txistorra eta Goiz Eguzkin txistorrada 11:00etatik 13:30etara izango da.

 

SANTO TOMAS

HERNANI

GAUR

Zelabiden Auzo Elkarteak Gabriel Zelaia plazan txistorra jatea antolatuko du gaur 19:00etatik 21:00etara. Umeentzako puzgarriak egongo dira 17:00etatik 19:00etara.

BIHAR

Plaza Berrin San Joan Konpartsak jarriko du postua, 11:00etatik 14:30etara: pintxoak, ta­lo­ak eta bokadiloak izango dira aukeran. Arratsaldeko 18:00­etatik 21:00etara, berriz, erro­meria izan­go da.

ETZI-ABENDUAK 18

Lizeagan Gibelaldek etzi igandean ospatuko du. 12:30etatik aurrera txistorra jateko aukera izango da Auzo Plazan edo Urumea ikastolan. 13:00etan saski-zozketa egingo da Gibelaldeko bazkideen artean. Bazkidetza berretsi edota bazkide berriak egiteko 2023rako kanpaina txistorra postuan bertan jarriko da.

Portun Auzo Elkarteak txistorrada antolatu du 12:00etan Ibarrolaburu Plazan. Ondoren auzo elkartearen Gabonetako Saskia zozketatuko da.

ABENDUAK 21

Goiz Eguzkin Santo Tomas egunean, txistorrada, sari banaketa eta Gabonetako zozketa egingo dituzte Goiz Eguzki jubilatuen egoitzan. Txistorraz eta bi edariz edo edari bikoitza (ura, sagardoa, zuritoa edo ardoa) gozatzeko txartelak emango dira. Txistorrada 11:00etatik 13:30etara izango da. 12:00etan, Kale-jolasen txapelketako eta Karta txapelketako sarien banaketak egingo dira. Ondoren, Gabonetako 12 loteen zozketa egingo da aplikazio informatiko baten bidez.

Aratz ikastolan Ikasle talde ezberdinek azoka postuak jarriko dituzte patioan. Festa giroan murgilduko dira ikasleak, irakasleak eta baita senideak ere. Txistorra eta taloak jateko aukera izango dute 10:00etatik aurrera. Eta Gabonetako zozketa ere egingo dute 12:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!