Bloody Brotherhood talde hernaniarra Ficobako Motor kick jaialdian ariko da

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 15a, 00:00

Bloody Brotherhood musika talde hernaniarrak Ficoban ospatuko den Motor kick musika jaialdian parte hartuko du etzi larunbatean, abenduaren 17an. Hard rock, metal, punk rock jaialdia da eta goizeko 10:30etan irekiko dira irungo Ficoban ateak. Brujería, Parabellum, Hell Division, Bloody Brotherhood, Saddict eta Deklibe dira beraien doinuak eskainiko dituzten taldeak. Sarrerak bertan eskuratu daitezke edota sare sozialen bidez Motor kikc jaialdiaren instagram kontuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!