Atrakzioetan deskontua

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 15a, 00:00

Gabonetan Hernanin kontsumitzeak saria du. Berriak-eko merkatariek beren establezimenduan kontsumitzen duen bezeroa sarituko dute, gero Zinkoeneako haurrentzako atrakzioetan trukatu ahal izango den tiket batekin. Atrakzioaren prezioa 2eurokoa da, baina Berriak-en tiketarekin kostua eurora murriztuko da. Atrakzioak etzitik urtarrilaren 6ra bitartean egongo dira eta ordutegia 11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara izango da. Atrakzioek segurtasun-protokolo guztiak beteko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!