Santo Tomaseko postua Zelabidek, etzi

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 14a, 00:00

Etzi ospatuko dute Santo Tomas, Zelabide auzoan.

Aratz Ikastolan ere ospatuko dute Santo Tomas eguna, 21ean. DBHko ikasleeen eskutik txistorra eta taloak jateko aukera izango da.

Larunbatean ospatuko du Santo Tomas eguna San Joan Konpartsak, Plaza Berrin; eta beste zenbaitek ere iragarri dituzte Santo Tomaseko ospakizunak, egunotan. Zelabide Auzo Elkarteak, esaterako, postua jarriko du ostiral honetan, Gabriel Zelaia plazan. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara bitartean, txistorraz gozatzeko parada izango dute bertaratzen diren auzotarrek eta herritarrek. Txistorraz gain, etxeko txikientzat puzgarriak ere egongo dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Abenduaren 24an, berriz, Olentzero eta Mari Domingi izango dira Gabriel Zelaia plazan, arratsaldeko 18:00etan, eta txikiek gutunak entregatzeko tartea izango dute. 

 

Aratz Ikastolak ere, Santo Tomaseko ospakizuna

Aratz Ikastolak ere Santo Tomas eguna ospatuko duela iragarri du: abenduaren 21ean. Ikastolan bertan, ikasle talde ezberdinek azoka postuak jarriko dituzte patioan. Festa giroan murgilduko dira ikasleak, irakasleak eta baita senideak ere. Txistorra eta taloak jateko aukera izango dute, DBHko ikasleen eskutik. Eta Gabonetako zozketa ere egingo dute. Ohiturei jarraiki, haurrak, gazteak zein helduak baserritarrez jantziko dir, eta, beraz, familiei eta herritarrei baserritarrez janzteko gonbitea luzatu diete Aratzetik. Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera azokari, eta zozketa 12:00etan egingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!