Ezingo dira erabili herriko bi igogailuak, garbiketa lanak direla eta

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 13a, 00:00

Atzo hasi ziren kiroldegiko igogailua garbitzen, eta gaur jarraituko dute. Hori dela eta, lanak egin bitartean, igogailua ezingo da erabili, hau da, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 19:00etara bitartean. Horrez gain, gaur eta bihar, Karabel-Renfe eta Kaxkoa lotzen dituen igogailua garbituko da. Eta lanak iraun bitartean ezingo da igogailua erabili (08:00etatik 19:00etara). 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!