Liburu aurkezpena gaur, Sarek antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 13a, 00:00

Miren Azkaratek idatzitako liburuaren aurkezpena antolatu du Hernaniko Sarek.

Euskal iheslari eta deportatuen seme-alaben ahotsak jaso ditu, Miren Azkarate Badiolak. 

Gaur arratsaldeko 19:00etarako, Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak liburuaren aurkezpena antolatu du Hernaniko Sarek, Biterin. Liburu honetan, lehenengo aldiz, euskal iheslari eta deportatuen seme-alaben ahotsak jaso ditu Miren Azkarate Badiola kazetariak: «gurasoak espetxean preso dituzten motxiladun haurren egoera entzuna da Euskal Herrian; aldiz, maletadun haurrek, gurasoetako baṭ edo biak erbestean dituztenen adin txikikoen testigantzak ez dira ezagutzera eman orain arte» Horregatik,  hutsuneari argia eman nahi izan dio kazetariak, iheslari eta deportatuen egoerak bildu eta GARArekin batera argitaratu duen liburu honetan. 

Beraz, gaur, errealitate honetara hurbiltzeko aukera izango dute herritarrek, arratsaldeko 19:00etan, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!