Gabon giroan sartzeko zenbait kontzertu aste honetan, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 13a, 00:00

Arratsaldeko 18:30etan eskainiko du kontzertua, teklatu taldeak

Hiru kontzertu izango dira aste honetako protagonista nagusiak, Hernanin. Bihar arratsaldeko 18:30etan, Hernani Musika Eskola Publikoko teklatu taldeak hartuko du lekukoa eta kontzertua eskainiko du, gabonak datozela iragartzeko, Biterin. 

 
Kantuz abesbatzak antolatuta, kontzertua ostiralean

Biharko kontzertuaz gain, ostiralerako, Gabon kanten jaialdia antolatu du Kantuz Abesbatzak, eta herriko hainbat taldek hartuko dute parte, hala nola, Parrokiko abesbatzak, Goiz Eguzkik, Ozenkik, Kantuz Dacapok eta Musika Eskolako Abesbatzak. San Joan bataiatzailearen parroki elizan izango da jaialdia, arratsaldeko 19:45etan hasita.

Eta hirugarren kontzertu bat ere antolatu dute 17rako: Gabonetako kontzertua. Hernaniko Musika Bandak eskainiko du, arratsaldeko 20:00etan, San Joan Bataiatzailearen elizan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!