Haurrentzako jostailuen bilketa eta trukea, gaur eta etzi, herri eskolako atarian

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 13a, 00:00

Jostailuak osatuta eta egoera onean entregatu behar dira.

Gaur arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara bitartean entregatu daitezke jostailuak, herri eskolako atarian. 

Jostailuen bilketarako eta trukerako egun bana antolatu dute astigartarrek. Gaurkoan, arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara bitartean, jostailuak biltzeko aukera eskainiko dute, herri eskolako atarian: «ekarri jostailuak osatuta, eta egoera onenean, eta truke txartela jasoko duzu». 

Etzirako, berriz, truke txartela dutenek, beste norbaitek utzitako jostailuak hartzeko aukera izango dute, arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara bitartean, herri eskolako atarian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!