Finalerdira, Goikoetxea eta Barrenetxea

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 13a, 00:00

Ansa eta Juanenea.

Ansak eta Juaneneak 22an utzi zituzten Ezkurra II.a eta Martirena eta horrek sailkatu ditu.

Ansak eta Juaneneak 40-22 irabazi zieten Ezkurra II.ari eta Martirenari, Galarretan, Binakako Erremonte Txapelketako ligaxkako azken-aurreko jardunaldian. Emaitza honek galtzaileak kanporatzetik gertu utzi ditu eta irabazleak ligaxkako liderrak dira, partida baten faltan. Gainera, Ezkurra II.aren eta Martirenaren puntu negatiboak zuzenean finalerdietara sailkatzen ditu Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a.

Ezkurra II.ak eta Martirenak 26 tanto baino gutxiagoan utzi behar dituzte Segurola eta Larrañaga azken jardunaldian. Horrela, Segurolak eta Larrañagak puntu negatiboa izango lukete eta zortzi puntuko berdinketarekin Ezkurra II-Martirena finalerdietara sailkatuko lirateke, bien arteko lehia dela eta.

Hori bai, Segurolak eta Larrañagak asko izango dute jokoan azken jardunaldi horretan, garaipen batek zuzenean sailkatuko baititu finalera ligaxkako lehen postuan amaitu ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!