Hernanik Gaztedi gainditu du eta laugarren postuan kokatu da

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 13a, 00:00

Hernanik irabazi egin zuen Gasteizen igandean. Argazkia: HRCE.

10-34 irabazi zuen Gasteizen eta Oviedok etxean galdu eta gero, postu bat irabazi dute.

Hernanik Gaztediren aurka 10-34 irabazi zuen, Ohorezko B Mailako zazpigarren jardunaldian, Gasteizen. Garaipen horri esker hernaniarrak laugarren postura igo dira sailkapenean. Oviedok etxean Uribealdearen aurka galdu zuen ezustean eta hernaniarrek aurreratu egin dituzte astuariarrak.

Hala ere, goiko hiru taldeek; Getxok, Independientek eta Zarautzek irabazi egin zituzten beraien partiduak eta Hernanik ia ezinezkoa du hiru lehenengo postuetan sailkatzea. Zarautzen akats bat behar dute.

 

Lehen zati lehiatua

Hernanik ongi menderatu zuen Gaztedi lehen zati lehiatu baten ondoren. Trikoloreak irabazten hasi ziren 0-5, Oier Garmendiaren entsaio bati esker, baina etxekoek aurrea hartu zuten markagailuan 15garren minutuan, 7-5.

Hala ere, Hernanik azkar erreakzionatu zuen Arizetaren eskutik (7-10) eta bigarren zatian erabaki zuen partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!