Elkarteen arteko finalerdiak jokatuko dira bihar Gure Txoko elkartean

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 12a, 00:00

Bihar, abenduaren 13an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Hernaniko elkarteen arteko mus txapelketaren finalerdiak jokatuko dira.

Lehen finalerdian, Karobi A (Javier Bermejo–Juan Valhondo) eta Gure Txoko A (Isidro Pagola-Jose Mari Bengoetxea) neurtuko dira. Bigarren finalerdian, Santa Barbara B (Javi Mateos–Rafa Fernández) eta Gure Txoko B (Jose Mari Arenal-Vicente Gómez) izango dira aurrez aurre. Finala eta hirugarren eta laugarren posturako partidak ostiralean jokatuko dira. Partida guztiak Gure Txoko elkartean, Larramendi 3, izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!