Gaztelekuak neguko oporretarako ekintza bereziak prestatu ditu

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 12a, 00:00

Datorren larunbaterako bazkaria antolatu dute eta bazkaltzeko izena eman behar da aurretik. Abenduaren 20an hasiko dituzte Eguberriak.

Hernaniko Gaztelekuak abenduan zehar hainbat ekitaldi antolatu ditu dagoeneko eta neguko oporretarako edo Eguberrietarako programa berezia antolatu du. Aipagarria da larunbatean, abenduaren 17an, egingo den bazkaria. Gaztelekuan izango da eta aldez aurretik izena eman beharko da Gaztelekuan bertan. Aurretik, etzi abenduaren 14an merienda osasungarria prestatuko dute eta ostiralean, abenduaren 16an, eskulanak egingo dituzte.

Bazkaria eta gero, abenduaren 20etik aurrera neguko oporretarako ekintza bereziak prestatu dituzte.

Abenduaren 20an bertan, opariak prestatuko dituzte. Abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, txistorrada izango da. Abenduaren 22an graffity tailerraz gozatuko dute gazteek. Abenduaren 23an Hamma Beadak egingo dituzte. Hama Beadak plastikoz egindako kontu mota bat da, pieza txikiak, hodi baten antzekoak, eskulan ezberdinak egiteko erabiltzen direnak.

Abenduko azken astean, 27an, serigrafia lanak egingo dituzte. Abenduaren 28an ping pong txapelketa antolatu dute. Abenduaren 29an erre ikuskizuna egongo da eta urtea amaitzeko 30ean bingoa izango da.

 

Graffity eta serigrafia tailerretarako izena eman behar da

Graffity eta serigrafia tailerretan izena eman behar da eta dagoeneko eman daiteke Gaztelekuan izenemate-orria eta 5 euroko fidantza eramanda.

Gaztelekua 12-17 urte bitarteko nerabeentzat Udal zerbitzua da eta Aristizabal 5 behea helbidean dago kokatua. Asteartetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara egoten da zabalik eta ostiraletik igandera 16:30etatik 20:30etara.

Gogoratu, Hernaniko Gaztelekuko Instagram eta Twitter kontuak (@hgaztelekua) ere martxan dituztela eta mugikorra ere badutela edozein zalantza argitzeko edo beraiekin harremanetan jartzeko 688 823 420 telefono zenbakietan. Emaila ere erabili daiteke gaztelekua@hernani.eus helbidera idatzita

 

Zinema eta eskulanak, Astigarragan

Astigarragako Gaztelekuan, zinema eta eskulanak izango dituzte datorren larunbatean eta igandean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!