Kuota kobratzera pasako dira Osiñagan datorren larunbatean edo igandean

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 11a, 00:00

Urtero moduan, etxez-etxeko kuota kobratzera pasako dira Osiñagako auzo elkartekoak abenduaren 17an edo 18an. Urteko kuota 10 eurokoa da, eta euro bateko loteriaren parte hartzea dakar. Kuota ordaintzen dutenen artean, beraz, gabonetako saski eder bat zozketatuko da, eta irabazlea abenduaren 23an emango da aditzera.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!