Zuhaitzen kimaketa, Akarregin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 11a, 00:00

Gaur, Akarregi bailarako zuhaitzen kimaketa lanak egingo dira, eta lan hauek Astigarraga aldetik hasiko dira, AMR parean. Eremu hau amaitzean, biribilgunetik gasolinera bitartekoraino zatia egingo dute. Lan hauek, goizeko 07:00etan hasi eta 18:00ak arte irautea aurreikusi du Udalak. Beraz,  tarte horretan, Akarregi poligonotik desbideratuko da eta bidegorria ere itxi egingo dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!