'Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak' liburuaren aurkezpena, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 11a, 00:00

Asteartean 19:00etan izango da eta euskal iheslari eta deportatuen seme alaben ahotsak jaso ditu Miren Azkarate Badiola kazetariak.

Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak liburuaren aurkezpena izango da Biterin, abenduaren 13an asteartean, arratsaldeko 19:00etan. Lehenengo aldiz euskal iheslari eta deportatuen seme alaben ahotsak jaso ditu Miren Azkarate Badiola kazetariak liburu honetan.

Gurasoak espetxean preso dituzten Motxiladun haurren egoera entzuna da Euskal Herrian; aldiz, maletadun haurrek, gurasoetako baṭ edo biak erbestean dituztenen adin txikikoen testigantzak ez dira ezagutzera eman orain arte.

Hutsuneari argia eman nahi izan dio Miren Azkarate kazetariak, iheslari eta deportatuen egoerak bildu eta GARArekin batera argitaratu duen liburuan.

33 pertsona bizi dira erbestean

1960ko hamarkadaz geroztik 2.500 pertsona inguruk egin dute deserrira eta, artean 33 pertsona bizi dira Euskal Herritik kanpo: bost deportatu eta 24 iheslari. Maletadun haurra izan da kazetaria bera ere, 33 urte eman ditu Kuban bere aitak, Agustin Azkaratek, harik eta iaz, Euskal Herrira iritsi zen arte. Berea da hortaz, liburuak jasotzen dituen testigantzetako bat. Bizipen hauek sortu izan dioten arantza kendu nahian sortu du proiektu hau.

Beraz, asteartean errealitate honetara hurbiltzeko aukera izango da, eta «balio dezala, bide batez, Hernanin ere maletadun haur andana izan dugula gogoratzeko»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!