Domina festa, Arrasateko akordeoi lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 11a, 00:00

Musika eskolako sarituak Arrasaten.

Hernaniko musika eskolako ikasle gazteek guztira 25 urrezko domina eta lau zilarrezko lortu dituzte.

Abenduaren 2tik 4ra Arrasateko akordeoi lehiaketaren edizio berri bat ospatu zen, hiru modalitatetan. Hernaniko akordeoi ikasleek 25 urrezko domina eta 4 zilarrezko domina lortu zituzten. Jaialdia formatiboa da eta ez da lehiakorra. Bereziki ikasle gazteenei eskainia dago, akordeoiaren harrobiari.

Aurreko urteetan bezala, Hernaniko Musika Eskolak parte-hartze haundia izan zuen lehiaketan. A hastapeneko modalitatean, 10 urte arteko ikasleek osatua, Ekai Erkiziak, Aiora Etxezarretak eta Maddi Rodriguezek urrezko dominak lortu zituzten, eta Irati Salaberriak zilarrezkoa.

B hastapenean, 12 urte bete arte, Erika Baz, Eneka Navarro eta Mariona Sanchezek urrezko dominak lortu zituzten, eta Ximon Garinek eta Euken Williamsek zilarrezkoak. Horrez gain, C mailako hastapenetan, Uxue Duranek, Irati Ormaetxeak, Leire Truyok eta Axel Zabalegik urrezko dominak lortu zituzten. C kategorian, 14 urte arte, Eñaut Zabalegik urrezko domina lortu zuen eta Ainhoa Garinek zilarrezkoa.

1. ganbera musikan, Eneka Navarrok eta Mariona Sanchezek osatutako bikoteak urrezko domina lortu zuen. Horrekin batera, Ensemble instrumentalean, Maialen Azurmendi, Erika Baz, Ane De los Ríos, Uxue Duran, Ainhoa Garin, Irati Ormaetxea, Intza Otamendi, Leire Truyo, Axel Zabalegi, Eñaut Zabalegi, Oier Zugasti eta Uxue Zugastik osatutako taldeak lortu zuen lehen postua urrezko dominarekin eta 250 euroko metalezko saria.

Arrasateko akordeoi lehiaketa musika eskola guztientzako funtsezkoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!