Gaztediren zelaian garaipena behar, kontrarioen hutsak aprobetxatzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 10a, 00:00

Oier Garmendia hernaniarra, baloiarekin korrika, aurreko partidu batean.

Gasteizko Gamarran jokatuko du Hernanik, bihar goizeko 11:00etan, mutilen Ohorezko B Mailan.

Aurreko asteburuan atseden hartu ondoren, helburu garbi batekin egingo die aurre Hernanik, mutilen Ohorezko B Mailan, lehenengo itzuliko azkeneko hiru partiduei: partidu guztiak irabaztea, goiko postuetan dauden taldeek huts eginez gero, aukera aprobetxatu ahal izateko.

Izan ere, Santanderren partidu klabea puntu batengatik (25-24) galdu ondoren, asko zaildu zaie trikoloreei, igoera fasera sailkatzea. Horretarako faborito dira Getxo, Independiente eta Zarautz, eta haietako batek behin baino gehiagotan huts egitea behar du Hernanik, lehenengo hiru postuetan sailkatzeko.

Aukera horri eusteko, bere lanak bete beharra daukate trikoloreek, eta bihar dute aurrenekoa: Gaztediren kontra jokatuko dute, Gasteizko Gamarra zelaian, 11:00etan hasita.

Nesken Euskal Ligan, berriz, Iruñean jokatuko du Hernanik, La Unicaren kontra: Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA), 11:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!