Gaztetxoen irteera, etzi

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 9a, 00:00

Aralar mendigunearen Gipuzkoako zatian kokatzen da Ausa Gaztelu, eta bertara joango dira, etzi, Mendiriz Mendiko kideak. Goizeko 8:30etan irtengo dira Atsegindegitik, eta mendiari izena ematen dion XIII. mendeko Erdi Aroko gotorleku baten aztarnak ikusteko aukera izango dute. Irteeran parte hartzeko 2 euro ordaindu beharko dituzte gaztetxoek, eta 6 euro helduek. Mendiriz Menditik nabarmendu dute mendiko material arrunta eta umore ona ezinbestekoak direla. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!