Egun osoko egitarauarekin itxiko dute 16. urteurrena, Kontrakantxan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 9a, 00:00

Amaierara iristen ari dira 16. urteurrenaren ospakizunak, Kontrakantxa Gaztetxean. Bazkaria, Skapaie elektrotxaranga eta Indabe, Iluntzean eta Sofokaos taldeen kontzertuak izango dira bihar, herritik zehar eta Gaztetxean. Auzolan eta garbiketa lanak egin zituzten asteartean, bertso afaria izan zen asteazkenean, eta egun osoko egitarauarekin emango diote itxiera aurtengo ospakizunari. Bazkariko tiketak salgai daude Goiz Argi eta Txili tabernetan. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!