Enkartelada herrian barrena, 19:00etan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 9a, 00:00

'Espetxeratuak etxera' lelopean, enkartelada antolatu dute, gaur arratsaldeko 19:00etarako. Gudarien Plazatik abiatuko dira ondorengoa aldarrikatuz: «Presoen eskubideak defendatzen jarraitu behar dugu, dei egiten diegu herritarrei bat egitera gurekin». Euria eginez gero, kontzentrazioa udaletxeko arkupeetan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!