Tupper sukaldaritza ikastarorako izenematea zabalik dago

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 8a, 00:00

Tupper sukaldaritza ikastarorako izenematea zabaldu da. Aurtengo ikasturtean, sukaldaritzaren inguruan eskaintzen den bigarren ikastaroa da eta hau urtarrilaren 9tik martxoaren 27ra bitartean izango da. Gaur egun hain beharrezkoa zaigun Tupper sukaldaritza egokia egiteko gakoak ikasteko aukera izango da bertan. Ikastaroa Kulturarteko plaza feministan egingo da astelehenetan 18:45tatik 20:45tara. Interesa duenak Biterin bertan eman dezake izena, abenduaren 12tik 23ra bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!