Gabonetako denda etzitik irekita

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 7a, 00:00

Hernani Errugbi Elkarteak kaxkoan denda jarriko du etzitik. Kale Nagusia 17 zenbakian izango da lokala, Balantxa Etxetresnak kokatuta zegoen dendan hain zuzen. 17:00etatik 19:30etara egongo da irekita eta larunbatean 10:30etatik 13:00etara. Denda berriro ere hilak 15ean irekiko da Errege egunera arte astelehenetik ostiralera arratsaldez eta larunbata goizetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!