Hernasax saxofoi taldeak kontzertua, gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 7a, 00:00

Milagrosan ere eskaini izan du taldeak kontzertua.

Hernasax Hernani Musika Eskola Publikoko saxofoi taldeak kontzertua eskainiko du gaur, 20:00etan, Biteri kultur etxean. Areto nagusian izango da saioa eta Jazzaren lehenengo garaietako musika aurkeztuko dute.

Estilo honen aitzindari izandako ragtime-a eta blues-a ere joko dituzte Hernasax taldeko kideek.

Kontzertu honetan Igor del Río baxuarekin eta Jon Pache bateriarekin laguntzen izango dituzte.

 

Sei pieza ezagun

Kontzertuan Hernasax taldeko musikariek joko dituzte hurrengo sei pieza ezagun: Scott Joplin Portrait, St. Louis Blues, Section from Porgy and Bess, American Patrol, Alexander's ragtime band eta Three shades of blue.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!