Arrantza txapelketarako izena eman daiteke etzira arte

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 6a, 00:00

Larunbatean jokatuko da, Hondarribian, Txantxangorri elkarteak antolatutako Arrantza Txapelketaren 12garren edizioa. 07:30etatik 11:30etara izango da, eta parte hartu dezakete Txantxangorriko bazkideek zein gainerako hernaniar federatuek. Etzira arte eman daiteke izena: bazkideek 5 euro, eta gainerakoek 10 euro. Gabonetako hiru saski banatuko dituzte saritan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!