Erosketa hobarien neguko kanpainari

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 6a, 00:00

Hernaniko Udalak, Ekhilurrek eta Berriak Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak antolatutako erosketa hobarien neguko kanpaina etzi hasiko da. Hobaria %20koa izango da, eta Ekhilur sistemaren bidez jaso ahal izango da, etzitik urtarrilaren 8ra bitartean, edota kreditua agortu arte. Joan den irailean egin zen, herriko merkataritza eta Ekhilur sistema sustatzea helburu duen lehenengo kanpaina. Orduan, 30.000 euro bideratu zituen Udalak, eta modu honetara, 100.000 euro inguru zirkuituan sartzea lortu dute. Bigarren kanpaina honetan, Udalak beste 30.000 euro bideratuko ditu, tokiko komertzioa sustatze aldera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!