Neguko solstizioa ospatuko da hilaren 16an Rafa Ruedarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 6a, 00:00

Chillida Lekun izango da abenduaren 16an, 19:00etan, eta kontzertuan 'Rueda' bere azken proiektua aurkeztuko du Zabalaga baserrian.

Rafa Ruedaren kontzertu batekin ospatuko dute neguko solstizioa Chillida Lekun, abenduaren 16an, ostiralean, 19:00etatik aurrera. Musikariak bere azken proiektua Rueda aurkeztuko du Zabalaga baserrian, Álvaro Olaetxea eta Koralai Ahots Taldearekin.

Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu bere bakarkako lan minimalistan. Lan berri honetan Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaberen testuak musikatu ditu eta, besteak beste, horiek aurkeztuko ditu Chillida Lekun, Álvaro Olaetxeak (perkusioa eta elektronikoa) eta Koralai Ahots Taldeak lagunduta. Gainera, bere bakarkako ibilbidearen 20.urteurrenaren atarian, Rafa Ruedak bere ibilbideko abesti ezagunenak berreskuratuko ditu eta errepertorio berezia eramango du oholtzara. Sarrerak https://www.museochillidaleku.com erosi daitezke.

 

'Grabitatu!' familientzako sormen tailerra larunbatean

Maushaus taldeak Grabitatu! familientzako sormen tailerra animatuko du, larunbatean, goizeko 11:00etan hasita. Chillidak grabitatearen aurka borrokatzeko pisua nola erabiltzen zuen eta hormigoizko masa haundiak nola hegan egiten zituen ikusi daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!