San Joan Konpartsak Santo Tomas eguna abenduaren 17an ospatuko du

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 6a, 00:00

Plaza Berrin jarriko dute postua abenduaren 17an.

Plaza Berrin 11:00etatik aurrera pintxoak, bokadiloak eta taloa jarriko dira salgai. Arratsaldean erromeria izango da.

San Joan Konpartsak antolatuta Santo Tomas Eguna ospatuko da abenduaren 17an, larunbatean, Hernanin. Plaza Berrin jarriko da postua, 11:00etatik 14:30etara: pintxoak, ta­lo­ak eta bokadiloak izango dira aukeran. Taloak txistorrarenak, gaztarenak, hirugiharrarenak eta txokolatearenak (glutenik gabekoa) izan daitezke. Arratsaldeko 18:00­etatik 21:00etara, berriz, erro­meria izan­go da, Patxi eta konpainia taldearekin, eguna ondo amaitzeko. Eguraldi txarrarekin Atsegindegin izango da erromeria.

 

Goiz Eguzkin, abenduaren 21ean

Bestetik, Santo Tomas egunean, abenduaren 21ean, txistorrada, sari banaketa eta Gabonetako zozketa egingo dituzte Goiz Eguzki jubilatuen egoitzan. Festan parte hartzeko, bazkideek kuotak eguneratuta izan beharko dituzte eta tiketen bila pasa beharko dute bulegotik abenduaren 15era arte, ohiko ordutegian. 

Txistorraz eta bi edariz edo edari bikoitza (ura, sagardoa, zuritoa edo ardoa) gozatzeko txartelak emango dira. Txistorrada 11:00etatik 13:30etara izango da. 12:00etan, Kale-jolasen txapelketako eta Karta txapelketako sarien banaketak egingo dira. 

Ondoren, Gabonetako 12 loteen zozketa egingo da aplikazio informatiko baten bidez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!