Eskubaloi Kanpusa antolatu du Hernaniko Eskubaloi Taldeak, urtarrilerako

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 6a, 00:00

Eskubaloia gertutik ezagutzeko aukera izango dute herriko haurrek.

Izena emateko epea abenduaren 16ra arte izango da eta hernanieskubaloia.eusen apuntatu daiteke. 50 euro ordainduko du parte hartzaile bakoitzak: «prezio horren barruan kamiseta teknikoa eta agur-askaria sartzen dira».

Aurtengo Gabonetan, Hernaniko Eskubaloi taldeak Eskubaloi kanpusa antolatuko du, aurreneko aldiz. Urtea modu ezin hobean hasteko, urtarrilaren 2tik 5era bitartean antolatu dute, bi egunak barne izanik, eta arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara bitartean izango dira saioak. Goyo Villoria Eskubaloiko Entrenatzaile Nazionalak zuzendutako kanpus hau 2005 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrentzat bideratuta dago, eta Hernaniko kiroldegian izango da. Bertaratu nahi duenak, aldez aurretik izena eman beharko du hernanieskubaloia.eus webgunean, eta 50 euro ordaindu beharko ditu: «horren barruan kamiseta teknikoa eta askari bat sartzen dira» aitortu du Hernaniko Eskubaloi taldeak. Izena emateko epea, abenduaren 16an amaituko da. 

Horrez gain, izena emandakoek Bidasoa eta Bera Berako jokalari bana aurrez aurre ezagutzeko parada ere izango dute. Beraz, amaitzeko Hernaniko Eskubaloi taldeak, herriko gazteak animatu nahi ditu: «aukera ezin hobea kirolaz gozatzeko, giro paregabean!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!