Odola emateko hitzordurik ez, abenduan ere

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 5a, 00:00

Azaroan bezala, jaieguna tokatu da abenduko aurreneko asteartea ere. Horren ordez, beste hitzordu bat jartzen saiatu da Hernaniko Odol Emaileen Elkartea, baina ez dute horretarako aukerarik topatu. Hortaz, abenduan ez da odol ematerik izango Hernanin, eta urtarrilean egingo dute hurrengoa. Gainera, aurreratu dute datorren hilabetean «sorpresatxo bat» izango dutela odol emaileentzat. Bitartean, gonbitea luzatu diete Donostiako delegaziora joateko, odola ematera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!