Monjardinen ardoek piztu zuten giroa Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 5a, 00:00

Lagun koadrila bat giro ederrean, larunbatean, Goiz Eguzkiko ardo dastaketan.

Zirrara eta interesa sortu zuen, zalantzarik gabe, Goiz Eguzkik larunbaterako jarritako hitzorduak. Castillo de Monjardin bodegako ardoen dastaketa antolatu zuten egoitzan, goizerako; eta sekulako arrakasta izan zuen ekimenak, makina bat lagun gerturatu baitziren: ia 100 pertsonak eman zuten izena, parte hartzeko.

Monjardinen hiru ardo ezberdin dastatzeko aukera izan zuten bertaratuek, kriantza, gorria eta chardonnay; eta berez bero zegoen giroa, are gehiago piztu zuen Monjardinek, txinparten beharrik gabe. Gustora egon ziren denak, pozik eta umoretsu; eta guztiek nahi zuten bere argazkitxoa, egunaren oroigarri gisa. Lanpetuta ibili zen Kronikako argazkilaria, hainbeste eskaerarekin... baina horiekin guztiekin, album polita osatu dugu:

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!