Haurdunaldia eta erditzeondoa bizi eta partekatzeko tailerra, urtarriletik

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 5a, 00:00

Tailerra iragartzeko erabili izan duten irudietako bat, Axpik egindakoa.

Kulturarteko Plaza Feministan izango da, urtarriletik ekainera. Izenematea zabalik, abenduaren 19ra arte.

Beste urte batez, haurdunaldia eta erditzeondoa bizi eta partekatzeko tailerra eskainiko dute Hernanin, Berdintasun Kontseiluak, Udalak eta Kulturarteko Plaza Feministak antolatuta. Urtarriletik ekainera izango da, eta izenematea zabalik dago, abenduaren 19ra arte. Hiru bide daude horretarako: kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbide elektronikora idatzi, 943 33 70 17 telefonora deitu, edota internet bidez formularioa bete (www.hernani.eus/eu/tailerrak-eta-ikastaroak).

Asteazken arratsaldez izango dira sa­ioak, 18:00etan hasi eta 20:00ak arte, Kulturarteko Plaza Feministan. Josune Martirena Sa­gastibeltza eta Marijo Artola Li­zarazu izango dira tailerraren di­namizatzaileak. Psikologoa da Josune Martirena, psiko-gorputz ori­en­­tazioko psikoterapeuta eta osasuna bizitzaren hasierako unetik prebenitzeko gaian espezializatua. Marijo Artola, berriz, gorputzaren osabide integratzailea da, eta diafreo metodoa erabiltzen du berak: arnasa, giharren luzaketa eta gorputzaren hizkuntza entzunez, malgutasunez eta barne espazioaz jabetuz lan egiten du.

Euskeraz izango da tailerra, eta 18 saio eskainiko dituzte guztira, honako egunetan: urtarrilaren 11n, 18an eta 25ean; otsailaren 8an, 15ean eta 22an; martxoaren 1ean, 15ean, 22an eta 29an; apirilaren 19an eta 26an; maiatzaren 3an, 10ean, 17an eta 31n; eta ekainaren 7an eta 14an.
 

Parte hartzeko aukera, 12 asteko daudenek edota erditu berriek

Hiru hilabetetik gorako haurdunaldian daudenentzat eta erditu berrientzat dago prestatuta tailerra. Zehazki, urtarrilaren 9ko astean gutxienez 12 asteko haurdunaldian egongo direnentzat eta haien bidelagunentzat; eta erditu berri dutenentzat eta haien bidelagunentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!