Gabon aurreko azokan, gaur ere aukera

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 4a, 00:00

Atzo bezala, gaur goizean zehar ere izango da aukera, Amherrek antolatutako Gabon aurreko azokara gerturatzeko. Atzoko Kronikan oker argitaratu ziren azokaren datak: abenduaren 18ra bitarteko larunbat eta igandeetan egongo da zabalik, Andre Kaleko bigarren zenbakian (larunbatetan goizez zein arratsaldez, eta igandeetan goizez). Bertan, haurrentzako jostailuak, pelutxeak, puzzleak... izango dira, Hernani Rugby Club Elkarteak egindako bilketari eta pertsona askoren ekarpenari esker. Edonorentzat irekita egongo da azoka, bertan dauden jostailuak hartzeko, etxean soberan dauzkatenak eramateko eta trukatzeko, edota horiek emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!