Gaztelekuko ekintza bereziak oporraldian, eta bazkaria 17an

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 4a, 00:00

Egitarau potoloa prestatu du Hernaniko Gaztelekuak abendurako. Zenbait ekintzatan izena eman behar da, eta zabalik dago epea.

Urtero bezala, berezia izango da Hernaniko Gaztelekuaren egitaraua, abendu honetarako ere. Batetik, ekintza bereziak prestatu dituzte neguko oporraldirako, hilaren 20tik aurrera. Eta bestetik, bazkaria ere egingo dute, abenduaren 17an, Gaztelekuan.

Jarduera horietako batzuetan, izena eman beharko da aldez aurretik. Abenduaren 22an, esaterako, graffity tailerra egingo dute; eta abenduaren 27an, berriz, serigrafia tailerra. Bi horietarako, aurrez apuntatu behar dute nerabeek, eta epea zabalik dago: Gaztelekuan egin behar da, izenemate orria bete eta 5 euroko fiantza eramanda.

Izena eman beharko da hilaren 17ko bazkarirako ere, baina hori aurrerago zehaztuko dute, eta baita bazkariaren ordua ere.

Gaur bertan, Sexkuntza txokoa izango dute Gaztelekuan; eta asteartean neguko apaingarriak egingo dituzte. Horren ondoren, atseden bat hartuko du Gaztelekuak, eta itxita egongo da abenduaren 8tik 12ra.

Merienda osasungarriarekin bueltatuko dira hilaren 14an, eskulanetan arituko dira 16an, eta bazkariaren hurrengo egunean, Gaztelekua birsortzeko ekintza izango dute 18an, oporraldiko egitarau bereziari heldu aurretik.

Opariak prestatuz ekingo di­ote horri, eta Santo Tomas eguneko txistorradarekin emango diote segida. Graffity tailerrarekin eta hama bead eskulanekin borobilduko dute aurreneko astea. Bigarrenean, berriz, izango dituzte serigrafia tailerra, ping pong txapelketa, erre ikuskizuna eta bingoa.

ABENDUKO EGITARAUA HERNANIKO GAZTELEKUAN

Gaur Sexkuntza txokoa

6 Neguko apaingarriak

14 Merienda osasungarria

16 Eskulanak

17 Bazkaria Gaztelekuan

18 Gaztelekua birsortzen

20 Oparien prestaketa

21 Txistorrada

22 Graffity tailerra

23 Hama bead

27 Serigrafia

28 Ping pong txapelketa

29 'erre' ikuskizuna

30 Bingoa

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!