Arrantza txapelketa abenduaren 10ean, Txantxangorrik

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 4a, 00:00

Abenduaren 10ean jokatuko da, Hondarribian, Txantxangorri elkarteak antolatutako Arrantza Txapelketaren 12garren edizioa. 07:30etatik 11:30etara izango da, eta parte hartu dezakete Txantxangorriko bazkideek zein gainerako hernaniar federatuek. Abenduaren 8ra arte eman daiteke izena: bazkideek 5 euro, eta gainerakoek 10 euro. Gabonetako hiru saski banatuko dituzte saritan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!