Postu onak lortu dituzte hernaniar korrikalariek

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 3a, 00:00

Eva Esnaola Nerea Egia txapeldunaren ondoan.

Donostiako maratoian Ibon Iriondo izan zen lehenengo hernaniarra 2h44:04ko denborarekin.

Ibon Iriondo hernaniarrak 61garren amaitu zuen Donostiako Maratoia 2h44.04ko denborarekin. CD Hernaniko Jon Miranda hirugarren postuan sailkatu zen senior kategorian 10K-ko Ekhipos ligan. Jonek bere lehen maratoian parte hartu zueneta estreinaldian bi ordu 56 minutu eta 39 segundoko denbora egin zuen. 

Maratoi berean, Eva Esnaolak, 3h30.33ko denbora egin zuen eta erbi lanetan aritu zen. Hala ere, zilarrezko domina lortu zuen Gipuzkoako maratoi txapelketan. Lehen postuan amaitu zuen W60 kategorian. Miren Arregik 3h31.53 egin zuen eta Gipuzkoako laugarrena izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!