Irati Miner eta Maddi Iriondo, finalean

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 3a, 00:00

Irati Miner eta Maddi Iriondok Gipuzkoako Paleta Gomazko finala jokatuko dute gaur, 16:30etan, kiroldegiko frontoian Txulobi 1en aurka. Jubenil mailako finala izango da. 

Bi final izango dira, aurretik eskuz binakakoa jokatuko da Behar Zana eta Aloña Mendiren artean. Hernanik finala herriko frontoian jokatzea eskatu zuen eta horrela izango da. Maddi Iriondok eta Irati Minerrek ligaxkan Txulobiren aurka jokatu zituen partidu estuak. 

Bestetik, aurreko astean Gipuzkoako federazioak antolatuta, Amasan, benjamin eta alebinen etorkizuneko palisten topaketa egin zen. Bertan, Hernaniko sei neska-mutilek parte hartu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!