Senior neskak etxean eta Getxon, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 3a, 00:00

Euskal Ligan bihar 11:00etan Deustoren aurka, kiroldegian, eta 18:00etan Getxon jokatuko dute.

Jardunaldi berezia izango da asteburu hau Hernaniko boleibol taldeentzat, batez ere senior neskentzat. Euskal Ligako taldeak bi partidu jokatuko ditu bihar. Lehenengoa kiroldegian izango da, 11:00etatik aurrera Deustoren aurka. Partidua amaitu, zerbait bazkaldu, eta berehala Bizkaiara bidaiatuko dute 18:00etan Getxoren aurka jokatzeko. Beraz bi talde bizkaitar izango dituzte aurrez aurre. 

Hasiera batean Deustoren aurkako partidua irabazi beharrekoa da eta Getxon liderra izango du aurkari.

 

Mutil seniorrak, gaur Gasteizen

Euskal Ligako mutilek Gasteizera bidaiatuko dute gaur, 19:00etan, Jatorkideren aurka jokatzeko. Talde gasteiztarra denboraldi ona ari da burutzen eta partidu zaila izango dute hernaniarrek. Hala ere, partiduaren bila irtengo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!