Jabez aldatu du Tilosetan kokatuta dagoen Aieko tabernak, eta hori ospatzeko, irekiera ekitaldia antolatu dute gaur arratsalderako. 19:00etatik 21:00etara bitartean, nahi adina pintxo eta edari dastatzeko aukera izango dute bertaratzen diren herritarrek: «ilusio askorekin hasiko dugu proiektu berri hau. Beraz, animatu gaurko inauguraziora, giro ederra egongo da!».