Negulekuetan apuntatzeko aukera, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 1a, 00:00

Abendurako eta urtarrilerako, Negulekuak antolatu ditu Dobera Euskara Elkarteak. 3 eta 10 urte bitartekoek izango dute aukera, horietan parte hartzeko. Horretarako, edonola ere, aldez aurretik izena eman behar da, 662 406 692 telefonora idatzita, eta biharkoa izango da apuntatzeko azkeneko eguna. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!