'Oparotasuna' kale literatur saioa gaur, Dorin

Kronika - Erredakzioa 2022ko azaroaren 30a

Kale Literatur ekimena izango da gaur arratsaldeko 20:00etan, Dori kafetegian. Poesia eta urdaiazpikoa 3 izenpean, bost ataletan banatutako 25 poema irakurriko dituzte, Oparotasuna gaia landuz. Irekita jarraitzen du poesia irakurraldian parte hartzeko aukerak, eta ikusgai daude, Hernaniko Kale Literaturaren webgunean (hkl.eus), bertan landuko diren testuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!