Laurehun deskontu-bonu aterako ditu, bihartik aurrera, Berriak elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 30a, 00:00

Bonu bakoitzak 40€ balioko ditu, baina gastu balioa 50€-koa izango da. Bihartik 2023ko urtarrilaren 6ra arte erabili ahal izango dira.

Bueltan dira Hernaniko komertzioetan erosketak bultzatzeko bonoak. Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak 400 deskontu-bonu jarriko ditu salgai, bihartik aurrera, herriko saltokietan erabiltzeko. Bonu bakoitzaren prezioa 40 eurokoa izango da, baina, erosteko garaian, 50 euroko balioa izango dute. 

Kanpaina honetan  70 saltokik hartuko dute parte, ehungintza, oinetako edota kultura sektorekoak, besteak beste. Bonuak gune horietan guztietan erabili ahalko dira, urtarrilaren 6ra arte. 

 

NANa, beharrezkoa 

Bonoak eskuratzeko adinez nagusia izan behar da, eta NANa aurkeztu beharko da erosteko unean. Beste pertsona baten izenean ere erosi ahal izango dira, betiere pertsona horren NANaren fotokopia erakutsita. Ordainketa, aldiz, soilik txartelarekin egin ahal izango da. 

Txartelak eskuratzeko interesa dutenek, Berriak elkartearen bulegoan erosi ahal izango dituzte, goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, abenduaren 7ra arte, edo izakinak agortu arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!