Oparotasuna gaitzat hartuta, kale literatur ekimena izango da bihar arratsaldean, Dorin

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 30a, 00:00

Kale literatur ekimena, aurreko urteko apirilean, 'Parke Muerton'.

Arratsaldeko 20:00etan hasiko da 'Poesia eta urdaiazpikoa 3' irakurraldia, eta, orotara, 5 ataletan banatutako 25 poema irakurriko dira. 

Kale Literatur ekimena izango da bihar, Dori kafetegian. Poesia eta urdaiazpikoa 3 izenpean, 20:00etan hasiko da ekimena, eta, oraingoan, oparotasuna izango da landuko duten gai nagusia.  

Azpigai asko baliatuko dituzte oparotasunari buruz hausnartzeko, horregatik, 5 ataletan antolatuko da poesia irakurraldia: Eskas, Sobera, Neurrian, Neurririk gabe eta Biharamuna. Atal bakoitzak 5 poema sorta biltzen dituenez, guztira, 25 poema irakurriko dira.  

 

Irakurtzeko aukera

Irekita jarraitzen du poesia irakurraldian parte hartzeko aukerak, eta hautagai daude, Hernaniko Kale Literaturaren webgunean, landuko diren testuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!