Salgai, Kontrakantxak antolatuko ekintzetarako sarrerak

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 29a, 00:00

Urtero moduan, Kontrakantxa gaztetxeak urteurrena ospatuko du, eta aurten abenduaren 6tik 10era bitartean egingo dira ekintzak. Abenduaren 7rako bertso afaria antolatu dute, eta abenduaren 10erako, berriz, 16garren urteurrena ospatzeko bazkaria. Bi ekintzetarako tiketak salgai daude Goiz Argin eta Txilin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!