Buruntzaldeako 'Borroka Astea' antolatu du Ernaik, abendurako

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 27a, 00:00

Buruntzaldeako Ernaik Borroka Astea iragarri du abenduaren 1etik 10era, eta Hernaniko Ernaik bat egin du ekimenarekin: «egitarau zabala izango dugu zeharkatzen gaituzten hamaika borroketan sakontzeko eta ekiteko, eta mobilizazio eta kontzertuekin amaituko dugu astea» adierazi du Buruntzaldeako Ernaik. 

Eskualdean zehar hainbat ekimen egingo dira, hala nola, Lasarten, Usurbilen, Andoainen... Eta hitzorduetako batzuk Hernanin burutuko dira: abenduaren 5ean, Gazteok kale gorrian, arratsaldeko 16:30etan, Plaza Berrin; eta abenduaren 7an, berriz, Etxebizitzarekin gazteok zer? hitzaldia eskainiko dute Iker Eizagirrek eta Eraitz Saezek, arratsaldeko 18:30etan, Biterin. Ernaik adierazi du xehetasun gehiagoren berri emango duela aurrerago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!